Entrevista a Jose Ignacio Bermúdez, Presidente de MUGAN

Compartir en Facebook
Compartir en Twitter
Email

Kalitateari eta kokapen geografikoari esker krisiak ez du komertzioa gogorrago jo” jose ignacio bermudez

Azken bost urteotan Irungo merkataritza sektorean 750 lanpostu galdu dira eta 200 denda itxi dituzte. Datuak kezkagarriak badira ere, Jose Ignacio Bermudezen ustez gure komertzioaren kalitatea eta hiriaren kokapen geografikoa dira krisiak gogorrago jo ez izanaren arrazoi nagusietako bi.

 

– Zehatzago, zein dira datuak? 

2008. urtean 1.250 saltoki zeuden eta 3.373 langile zituen sektoreak. Gaur egun, 1.042 saltoki eta 2.629 langile. Establezimendu-dentsitateak oso altua izaten jarraitzen du: 16,89 denda 1.000 biztanleko.

– Datu hauei begira, nolakoa da egoera? 

Beste sektore guztietan bezala, egoera ez da ona. Gainera, udaberrian euria erruz egin du eta horrek eragin kaltegarria izan du, batez ere sektorean pisu handia duten oinetako eta arropa-dendetan. Halere, Irun, merkataritzari dagokionez, indartsu dabil. Komertzioaren kalitatea, profesionaltasuna eta Irunen kokapen geografiko ona dira krisiak hain gogor jo ez izanaren arrazoi nagusiak. Gainera bezero-ihesa txikia da; alegia, irundarren gehiengo handi batek Irunen erosten jarraitzen du.

– Nolako eragina izan du Mugan Elkartean?

Krisia gora behera, elkartekide kopurua mantendu da. Baja gehienak itxi duten dendariei dagozkie. Elkartekideak pozik daude Muganen kudeaketa eta ekimenekin.

Zorionez Irunen merkatariek badakite elkartearen bidez denon onura bilatzen dela; horregatik, bazkideen kopurua ez da asko murriztu. Hain zuzen hori eskertu nahi diet guztiei, elkartean mantendu izana. Eskertzekoa da, baita ere, Udalak merkatariei zuzendutako ekimenetan Muganeko kideak beti kontutan hartzen dituela, pizgarriak eskainiz.

– Zein ekimen burutzen ari da Mugan merkataritza bultzatzeko? 

Irundarrak Irunen kontsumitzera bultzatzeko sentsibilizazio kanpaina burutzen ari gara hilabete hauetan. “Kontsumi ezazu Irunen, denon onurako” da goiburua. Bertako dendetan erosiz gero dirua hemen geratzen da: merkatariak bere zergak ordaintzen ditu, beste establezimenduetan erosten du, iturginen zerbitzua beharko du, tailerrena…

– Merkataritza Biziberritzeko Plana lantzen hasia da. Zein izango dira ardatzak?

Eusko Jaurlaritzak finantzatu eta Udalak kudeatuta aurrera eramango da, merkatarien parte-hartzearekin. Orain artekoan aurkezpen bat besterik ez da egin eta hemendik aurrera ekintzak zehaztu beharko ditugu. Erabateko estrategia lantzea du xede, hainbat hobekuntza sustatuz: azpiegiturak, lehiakortasuna, hirigintza…

– Elkarteak zer eskatuko lioke Planari?

Gure nahia da Planak asoziazionismoa indartzea, kontsumoa areagotzea eta dagoeneko finkatuta dauden establezimenduak bultzatzea. KBiziak bezalako ekimenak oso ongi daude establezimendu berriak ireki daitezen; baina, laguntzeko orduan, urte asko lanean daramatzaten merkatariengan ere pentsatu behar da.

– Euskara eta merkataritza. Zein da bikotearen egoera eta etorkizuna?

Agerikoa da gero eta establezimendu gehiagotan euskaraz mintzatzen direla. Muganen aldetik horixe da erronka. Gure ekintza guztietan euskara zein frantsesa ere erabiltzen dira. Erakundeei dagokienez, Udaleko Euskara Arloarekin aspaldi ari gara elkarlanean.

Fuente: Irunero

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Официальное зеркало Вавада сегодня – это точная копия основного ресурса. Она обладает идентичным функционалом и предлагает тот же набор игр, инструментов и опций, что и оригинальный портал. Использовать зеркало Вавада необходимо в тех случаях, когда ведомства по надзору закрывают доступ к клубу. Например, в Российской Федерации этим занимается Роскомнадзор по причине отсутствия у заведения официального разрешения российского образца.

Создание персонального профиля на главном ресурсе казино Вавада является довольно простой процедурой. Регистрация Вавада проста и интуитивно понятна всем новичкам.