Nola kateatu zure BuyZikleta Herriko merkataritzan erosketak egin ostean utzi zenuen lekuan jarraitu dezan
Geldialdi azkar baterako edo BuyZikleta bistan duzula zer edo zer hartzeko, edozein motako babesarekin balio beharko luke. Ondoren azaltzen diren edozein eratan lotuz edota holandar kandadua erabiliz:
Holandar kandadua edo ring lockatzeko gurpila blokeatzen duen sistema da. Herbeheretan oso erabilia da. Nahiz eta, akaso, bere instalazioa oso erraza ez izan, hainbat abantaila ditu:
- Irekita dagoenean, ezinezkoa da giltza atera eta galtzea. Baina, bi joku datozenez, bestea etxeko giltzekin batera eramatea komeni da, badaezpada.
- Erabilera erraza eta azkarra.
- Garbitasuna, ez zara bat ere zikintzen.
- Geldialdi txikiak egiten direnerako edota txirrinda bistan dugunerako dago pentsatuta. Hau da, ez du balio beste elementuetara sostengatzeko (atzeko gurpila bakarrik blokeatzen baitu) eta horrenbestez, oinez doan edonork lapur dezake. Erabilera adibideak: farmazia, tabernako terraza, erosketa laburrak, etab.