30 Gunea Irun

Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna hobetzeko eta motordun-ibilgailuen trafikoa gutxitzeko asmoz, hiriko kale gehienetan abiadura 30km/h ra murriztuta dago. Ekimen honek txirrindularientzat dakartzan alde positiboak azaltzen dituen artikulua dugu hemen:

Bideko Segurtasunerako Espainiako Fundazioak (FESVIAL) 30-bideak, edo 30 guneak, ezartzeak, hirietako abiadura orokorra motelagoa jarriz, dakartzan “inpaktu positibo”ak azpimarratu ditu. Ezbehar-kopurua %15a eta %30a artean gutxitzen dela nabarmentzen du, eta ezbeharren larritasuna %50era jaisten dela.

Fundazioren ustez aldaketa hau “guztiz positiboa” da hiriguneko bide-segurtasunerako, eta are gehiago ezbehar-kopurua eta istripuen larritasunari dagokionez.

Fesvialgo presidentearen, Luis Montoro, esanetan kale batzuetan ezarritako neurri honen abantaila herritarrek oso ongi onartzen dutela da (batez ere ezarritako eremuetan bizi direnen artean), eta gainera, motordun ibilgailuen erabiltzaile gehienek nahiko ondo errespetatzen dute, batez ere, ezarri aurretik informazio kanpaina ona egiten bada.

Baina, bere aburuz, estrategia honen alderik esanguratsuena ezbehar-kopuruan duen inpaktua da. “50 kilometro orduko abiaduran gidatzetik, 30 kilometro ordukora murriztuz, arriskua bederatzi aldiz txikiagotzen da”, zehaztu du.

80 Km/h ko abiaduran harrapatutakoetatik %95a hil egiten da, 30km/h abiaduran aldiz, %95a bizirik irteten da.

Montororen hitzetan 80 kilometro ordura harrapatutakoen %95a hiltzen da; 65 kilometro ordua %85a eta 50 kilometro ordura, berriz, harrapatutakoen %45a. Bestalde, 30 kilometro ordura, harrapatutakoen %95a bizirik irteten da.

Ibilgailuaren kontrola eta gelditze-distantzia

Fesvialetik diote hiri barneko bideetan abiadura murriztuz istripu-kopuru orokorra txikitu egiten dela, ibilgailuaren kontrola handiagoa delako eta gelditzen-distantzia txikiagoa.

Ildo beretik, neurri honek “trafiko lasaiago bat lortzen duela” defenditzen dute, segurtasuna hobetzeaz gain, “giro atseginagoa” lortzen da “kale- edo auzoko bizi-giroa hein handi batean errekuperatuz, eta merkataritzarentzat efektu mesedegarria dakarrela ere jakina da”.

Bizikleten, oinezkoen eta motordun ibilgailuen arteko elkarbizitza hobea lortzen da ere. Egiaztatuta dago kaletik dabiltzan oinezkoen kopurua handitu egiten dela eta kale hauetan bizikleten erabilera %15a eta %20a bitartean handitzen dela, motordun ibilgailuena gutxitu egiten den bitartean, europar politiken helburuetako bat dena” bukatzen du fundazioak.

Iturria: Ciclosfera

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Официальное зеркало Вавада сегодня – это точная копия основного ресурса. Она обладает идентичным функционалом и предлагает тот же набор игр, инструментов и опций, что и оригинальный портал. Использовать зеркало Вавада необходимо в тех случаях, когда ведомства по надзору закрывают доступ к клубу. Например, в Российской Федерации этим занимается Роскомнадзор по причине отсутствия у заведения официального разрешения российского образца.

Создание персонального профиля на главном ресурсе казино Вавада является довольно простой процедурой. Регистрация Вавада проста и интуитивно понятна всем новичкам.