Genero Perspektiba eta Bizikleta

XIX. mendetik genero berdintasunerantz pedalei eragiten

XIX. mendearen azken hamarkadan bilakatu zen bizikleta feminismoaren tresna. Emakumeak euren etxeetatik kanpo hirietatik barrena mugitzeko askatasunak eraldaketa baten hasierari bidea ireki zion, emakumeen janzkera erreformatzeko mugimendua bizitzen lagundu zuena. Etxekoandre xumeak edo dirudun burgesak garai hartako arauekin hautsi zuten, alde batera utzi zituzten viktoriar garaiko jantzi deserosoak eta ekintza fisikoetan parte hartzeko eragozpenik ematen ez zieten arropak hasi ziren janzten. Emakumeak kortseak eta orkatilerarteko gonak alde batera utzi eta bonbatxo galtza berritzaileak hasi ziren eramaten.

Bikingpoint
Bizikleta, XIX. Mende amaierako feminismoaren tresna

___________________________________________________________________________________

Bizikletaren etorrerak inpaktu bortitza izan zuen garai hartako mendebaldeko gizarteko emakumeengan. Boto eskubidearen aldeko borraka bizitzen ari zen, beste errebindikazioen artean. Tresna hau emakumeek euren bizitzaren gaineko kontrola islatzen zuen metafora bilakatu zen eta baita “emakume berria” deituriko sinboloarena ere, oinarri tradizionaletatik haratago joan zena feminismoak eraginda.

Guadalupe L. Garcia
Bizikleta: Emakumeen askapenerako tresna

___________________________________________________________________________________

“Utzi iezadazue esaten zer den txirrindularitzaren inguruan nik uste dudana. Emakumearen burujabetasuna lortzeko bide horretan munduan beste ezerk baino gehiago egin duela uste dut. Askatasun eta autosufizientzia sentimendua ematen die emakumeei. Geratu eta alaitu egiten naiz gurpil baten gainean emakume bat pasatzen ikusten dudan bakoitzean… feminitate aske baten irudia, mugarik gabea.”.

Susan B. Anthony
Feb 6, 1896, New York World Magazine

___________________________________________________________________________________

“Kazetaria naiz eta ‘emakume berria’, bai, horrek gizonezkoek egin dezaketen edozer gauza egin dezakedala esan nahi du. Ez zegoela emakumerik bizikletan munduari bira eman liezaiokenik apustua egin zela jakin nuenean etorri zitzaidan ideia hau burura.”

Annie Londonderry
Bizikletan munduari bira eman zion lehen emakumea (1894)

___________________________________________________________________________________

“Gizonentzako bizikleta bere hastapenetan jostailu bat baino ez zen, emakumeentzako, ordea, mundu berri batera zamalkatzeko zaldi bat”

Munsey Aldizkaria (1896)

___________________________________________________________________________________

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.