Eurirako KITa

Euri egunetarako KITa

Bidasoako eskualdean euria egiten du. Hala da. Egun eguzkitsuak berehala ihes egiten dute udararen amaierarekin batera eta baita bitartean ere. Batzuetan, eguraldiak etenaldi bat egiten dio lehorte posible bati lekua utziz, baina aski ezaguna dugun zirimiria azkar batean agertzen da bazter guziak zipriztinduz. Azken batean, Jaizkibel mendiko lore eta zuhaitz sendoak eta Aiako Harriek duten berde koloreko eskaintza zabal hori mantentzeak kostu bat du: Euria.

Tamalgarria izango litzateke BuyZikletan egiten ditugun erosketak gure herrian horren ohikoa den gertakari meteorologiko honek zapuztea.

Konpretaz gozatzeko eta pedalei eragiten diegun bitartean gurpilpeko ura nola bitan banatzen den ikusteko, bi KIT berri aurkezten ditugu eguraldi txarra egiten duenean zure BuyZikletari gehitzeko:

txirrinterki txirrinterki1 txirrinterki2 txirrinterki3
euri-pontx euri-pontx1 euripontx2 euripontx3

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies