Bizikletek merkataritzari mesede egiten dietela erakusteko sei arrazoi

Bizikletaren erabileraren gorakadak mesede egiten dio hiriko merkataritzari. Ondoren azaltzen diren zergatiak kontutan hartuta, merkatariak izan beharko lirateke garraio mota honen alde ateratzen lehenak.

Hiri batean bizikletaren erabilera biderkatzeko, oso garrantzitsua da dakartzan abantailen inguruan hiritarrak konbentzitzea, bai erabiltzaileak izan ala ez. Denek aire berdina arnasten dugu, eta guztiok nahi dugu bizitzeko egokiagoa, atseginagoa eta oparoagoa den leku bat. Hemen garrantzi handia duen sektore bat aztertuko dugu: merkataritza. Momentun aldizkariak jasotzen dituen sei arrazoietan merkatariak zergatik izan beharko luketen lehenak kaleak bizikletez jostearen alde ateratzen azaltzen da.

1. Txirrindulariek planeatu gabeko geldialdi gehiago egiten dute. Eta, noski, horrek zuzenean eragiten dio merkatarien kaxari. Ez al zaizu sekula gertatu bizikletan zoazela eta ezagutzen ez duzun denda bat ikusi eta begirada bat botatzeko aprobetxatu duzula? Noizbait pedalei eragiten ari zinela, ez al duzu lagun batekin topo egin eta kafe bat hartzea erabaki? Kotxean zoazela gertatuko balira gauzok, askozaz ere konplikatuagoa izango litzateke dena.

2. Turistek bike-friendly gunetan gehiago gastatzen dute. Geroz eta turista gehiagok aukeratzen dute bizikleta iritsi diren hiri berria ezagutzeko garraiobide nagusi gisa. Azken batean, ez dago zure kabuz eta zure erritmoan hiri baten sekretuak ezagutzeko modu hoberik. Zure saltokia dagoen auzoa bizikletentzako egokituta badago, nabarituko duzu.

3. Txirrindulariak urrutirago joaten dira kontsumitzera. Bizikletaz mugitzea, oinez ibiltzea baino lau bider azkarragoa da. Horregatik, aukera gehiago daude txirrindulari bat beste auzoetako dendetara iristeko. Ziurrenik denda horietara ez litzateke ibiltzen joango eta are gutxiago oraindik kotxea edo garraio publikoa hartuz. Batez ere, bizikletan ibiltzea dibertigarria delako: ez dago bizikletan ordu erdi bidaiatzea bezalakorik horren ongi hitz egin diguten tortilla goxo hori dastatzeko.

4. Bizikletentzako pentsatutako azpiegiturek kotxeei begira egindakoek baino bezero gehiago erakartzen dituzte. Askotan, saltokietako jabeak kexu dira bizikletei begira egiten diren azpiegiturek aparkalekuak kentzen dituztelako, eta, ondorioz, bezero potentzialak. Baina behin hau eraikia dela, merkatari askok oker zeudela jabetzen dira: Aparkatutako kotxe batek betetzen duen lekuan, gutxienez sei bizikleta sartzen baitira. Pertsonentzako egin den errepidearen zabalketa horrek zuzenean bezeroen gorakadan eragiten du.

5. Txirrindulariek gehiagotan erosten dute. Münsterren (Alemania) egindako ikerketa batek hiru supermerkatu eta saltoki handietan kontsumitzaileek egindako gastu-eredua aztertu zuen. Erosketak bizikletan egitera zihoazenek kotxean zihoazenak baino maizago egiten zituztela ondorioztatu zuten: hau da, hilabetean 11 aldiz kotxe-gidariak egiten zituzten zazpiren aurrean. Herriko merkataritzarako, maiztasun hori gakoa da negozioa loratzeko.

6. Txirrindulariek diru gehiago gastatzen dute. Horren erraz. Agian poltsikoan gehiago dutelako da, gasolinan aurreztutako diruari esker, baina hiri ezberdinetan –hala nola, Berna, San Frantzisko edo Nueva Yorken- egindako ikerketa guztiek berresten dute hiriko txirrindulariak diru gehiago xahutzen dutela.

Ciclosferan publikatutako artikulua. Edukiak pizten duen interesagatik eta bizikletaren erabilerak herriko merkataritzan eragiten duen onurak goraipatu eta baloratzeagatik aukeratua.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Официальное зеркало Вавада сегодня – это точная копия основного ресурса. Она обладает идентичным функционалом и предлагает тот же набор игр, инструментов и опций, что и оригинальный портал. Использовать зеркало Вавада необходимо в тех случаях, когда ведомства по надзору закрывают доступ к клубу. Например, в Российской Федерации этим занимается Роскомнадзор по причине отсутствия у заведения официального разрешения российского образца.

Создание персонального профиля на главном ресурсе казино Вавада является довольно простой процедурой. Регистрация Вавада проста и интуитивно понятна всем новичкам.