3n euskaraz – Irungo hiria euskaraz ulertzeko eta bizitzeko apustua

Compartir en Facebook
Compartir en Twitter
Email

3n-euskaraz-goiburu

3n euskaraz – Irungo hiria euskaraz ulertzeko eta bizitzeko apustua

Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak – MUGANek- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, ekintza honekin euskararen erabilera soziala hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen arloan sustatu nahi du. Euskara sustatuz eta Irungo herri-merkataritza eta ostalaritza bultzatuz.

Euskal hiztuna edota euskara erabiltzeko gogoa duen edonori zuzenduriko ekimena da eta baita
euskara erabiltzaile berriak egon daitezen motibazioa pizteko bidea ere.3n-logoa

Irungo hiriak beharrezkoak ditu ildo honetako ekintza sortak. Bertan euskarak duen egoera zailari irtenbidea bilatzeko, kontsumoarekin erlazionatu
riko ekimenak bultzatu nahi dira herriko merkataritzan erosketak eta euskara uztartzen dituzten ekintzez baliatuz. Euskarak balio erantsia duela kontzientziatzeaz gainera, euskarazko kontsumo-ohiturak bultzatu nahi dira hirian erosleen eta merkatarien artean, euskara sustatuz eta honekin batera herriko merkataritza.

Ildo beretik, hiri honetan zerbitzua euskaraz eskaintzeko prest dauden merkatari kopuru polita dagoela erakutsi nahi da, euskal hiztunek Irunen euskaraz bizitzea posible dela ikus dezaten, eta kontzientziatuz, erabilera bultza dezaten. Horretarako, saltokiek erosleen begi-bistara “3n euskaraz” era­nskailuak izango dituzte eta euskaraz zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda www.iruncentrocomercialabierto.com/3neuskaraz atalean izango da eskuragarri gainerako materiala eta informazioarekin batera. Bertan, Irungo euskararen inguruan mintzatzeko, ekintzak, ideia eta abar luze baten inguruko gaiak eztabaidatzeko tresna parte-hartzailea jarri da martxan foro izaerarekin.

3n-euskaraz-logoak

Euskaraz artzen duten okindegietan, fruta-dendetan eta tabernetan, euskaraz nola eskatzen den erakusten duten kartel grafikoak izango dira, eta horrela, euskara hala-nola dakienak edota ez dakienak, pauso horiek jarraituz, gai izango da euskaraz gauza sinpleak eskatzeko, eta kasurik onenean esaldia ikasi eta euskal hizkuntzan sakontzeko grina pizteko. #3neuskaraz traola erabiliz Twitterrean egitasmo honen inguruan txioak egiteko aukera zabaltzen da.eskatu-euskaraz-tabernan-adibidea

Ekimen honetan parte hartu nahi duen establezimendu orok gurekin jar dadila harremanetan: 943 62 24 29 telefono zenbakian.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies. ACEPTAR
Aviso de cookies

Официальное зеркало Вавада сегодня – это точная копия основного ресурса. Она обладает идентичным функционалом и предлагает тот же набор игр, инструментов и опций, что и оригинальный портал. Использовать зеркало Вавада необходимо в тех случаях, когда ведомства по надзору закрывают доступ к клубу. Например, в Российской Федерации этим занимается Роскомнадзор по причине отсутствия у заведения официального разрешения российского образца.

Создание персонального профиля на главном ресурсе казино Вавада является довольно простой процедурой. Регистрация Вавада проста и интуитивно понятна всем новичкам.