Proiektuari buruzko informazioa

3n-euskaraz-goiburu

3n euskaraz – Irungo hiria euskaraz ulertzeko eta bizitzeko apustua

Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak – MUGANek- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, ekintza honekin euskararen erabilera soziala hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen arloan sustatu nahi du. Euskara sustatuz eta Irungo herri-merkataritza eta ostalaritza bultzatuz

Euskal hiztuna edota euskara erabiltzeko gogoa duen edonori zuzenduriko ekimena da eta baita euskara erabiltzaile berriak egon daitezen motibazioa pizteko bidea ere.

Irungo hiriak beharrezkoak ditu ildo honetako ekintza sortak. Bertan euskarak duen egoera zailari irtenbidea bilatzeko, kontsumoarekin erlazionaturiko ekimenak bultzatu nahi dira herriko merkataritzan erosketak eta euskara uztartzen dituzten ekintzez baliatuz. Euskarak balio erantsia duela kontzientziatzeaz gainera, euskarazko kontsumo-ohiturak bultzatu nahi dira hirian erosleen eta merkatarien artean, euskara sustatuz eta honekin batera herriko merkataritza.

3n-logoa
Ildo beretik, hiri honetan zerbitzua euskaraz eskaintzeko prest dauden merkatari kopuru polita dagoela erakutsi nahi da, euskal hiztunek Irunen euskaraz bizitzea posible dela ikus dezaten, eta kontzientziatuz, erabilera bultza dezaten. Horretarako, saltokiek erosleen begi-bistara “3n euskaraz” eranskailuak izango dituzte eta euskaraz zerbitzua eskaintzen duten establezimenduen zerrenda atal honetan izango da eskuragarri gainerako materiala eta informazioarekin batera.

Gainera, okindegietan, fruta-dendetan eta tabernetan, euskaraz nola eskatzen den erakusten duten kartel grafikoak izango dira, eta horrela, euskara hala-nola dakienak edota ez dakienak, pauso horiek jarraituz gai izango da euskaraz gauza sinpleak eskatzeko, eta kasurik onenean esaldia ikasi eta euskal hizkuntzan sakontzeko grina pizteko.

Teknologia berrietan euskarak bere txokoa izango du. 3n euskaraz deituriko eztabaidagunea sortu dugu horretarako. Bertan hirian dauden euskararen gabeziak, berau bultzatzeko ideiak eta erronka berriez hitz egiteko aukera zabalduko da. Aurretik aipatutakoaren antzera, eztabaidatutakotik euskara indartu eta, normalizazioa helburu izanda, sustatzeko ideia aipagarrienak dagokion erakundera aurkezteko konpromisoa hartzen dugu. Bukatzeko #3neuskaraz traola erabiliz Twitterrean egitasmo honen inguruan txioak egiteko aukera zabaltzen da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies.